XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Legean agintzen dituen lauak dituenak eta bestainbat ohaide edo mirabe ez ote da akiturik geldituko hainbat jantzirekin?

Zuen andereak zuen alorrak dira, dio halaber Profetak, hurbil zatzaizkie, egizue on zuen arimengatik, eta egunen baten aurkituko duzue 93 Alkorana, II, 223..

Etengabe borrokatzera behartua dagoen atleta baten gisara ikusten dut Musulman ona; baina laister lehen nekeez ahuldurik eta akiturik, herbailtzen dena garaipen zelaian, eta nolazpait esatearren bere irabazi propioen pean ehortzia.

Natura beti aritzen da baratxe eta nolazpait esatearren ekonomiaz: bere ariketak ez dira inoiz bortitzak; eta bere emaitzetan beti nahi izaten ohi du izaria; izariz eta neurriz obratzen du beti; eta une batez azkartzen bada laister eroriko da bere mantsotasunean; gelditzen zaion indar guztia bere burua mantentzen darabil bere bertute emankor eta ahalmen sortzailea zeharo galduz.

Andere multzo handi horrek beti ipintzen gaitu ahulezia egoeran, gu akitzeko gaiago delarik asetzeko baino.

Oso arrunta da ikustea anderene miresgarri batean gizon bat oso haur gutxirekin.

Haur hauek gainera, gehienetan ahulak eta eskasak izaten ohi dira, beren aitaren ahuleziaren antzekoak.

Ez da hori dena: andere hauek garbitasunera bortxatuak, eunukoak soilik izan daitezkeen zaindarien beharrean aurkitzen dira: Erlijioa, jeloskortasuna, eta arrazoina berak ez diete uzten besteenganatzen.

Zaindari hauek oso ugariak behar dute izan barne bakea mantentzearren bai eten gabe andereek elkarri egiten dioten gerrengatik bai eta kanpotikan sor daitezkeen erasoetatik libratzearren.

Honela hamar emazte edo ohaide duen gizonak bestainbeste eunuko gutxienez behar ditu zaindari.

Baina zein nolako galera ez den Gizartearentzat gizon multzo handi hori jaiotzetik bertatik hilak izatearekin!

Zein giza gutxitze izugarria ez den ematen horren ondorioz!